Sagardotegiak eta sagardogileak protagonista
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Turismo sailak, txotx, euskal bizipen gastronomikoa, sagardotegien sustapen kanpaina berria aurkeztu du gaur goizean, Gipuzkoar Sagardogileen Elkarteak, Sagardoaren Lurraldeak eta Behemendi Donostialdea Bidasoako Landa Garapenerako Elkarteak lagunduta.
Benetazko sagardotegia irudikatu nahi izan du ekimenak eta promoziorako elementu berritzailea erabili du; euren ibilbidean zehar Gipuzkoar Sagardogileekin batera bidea egingo duen Cider Truck ibiltaria.
Gaur egun, 70 sagardotegi baino gehiago daude Gipuzkoan, eta horietako batzuen ordezkariek promozio kanpainarekin bidaia egingo dute sagardotegietan bizi daitekeen esperientzia bakanari prestigioa emateko.
Kanpainaren helburua Gipuzkoar sagardotegietan turismoa sustatzea da. Sagardo kultura nazioartean hedatzeko haren esentzia balioan jarriko du, ezinbestekoak dituen bi oinarriei erreparatuta. Batetik, Txotx!ek sagardoaren prestigioa indartu nahi du, eta bestetik, sagardotegiek eskaintzen duten bizipen gastronomiko bakanaren berri emango du.
Guzti hau Gipuzkoar sagardoaren inguruan lan egiten duten eragileen arteko sarearen indartzea eta egonkortzea dakar. Txotx!ek Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoako Sagardogileen elkartea, Sagardoaren Lurraldea elkartea, Behemendi –Donostialdea Bidasoako Landa Garapenerako Elkartea- elkarlanari esker hasiko du bidea nazioartean zehar. Horiez gain, Vannesen (Frantzia) egingo duen geldialdian Albaola Itsas Faktoria izango du bidaide.
Txotx!
“Txotx” sagardo deiaren esanahia biltzen duen euskarazko hitza da. Sagardotegi esperientzia bezala, kulturaz blai dago. Txotx hitzak ez dauka itzulpenik, eta esan nahi duena ulertu ahal izateko sagardoaren ohitura bizi behar da.
Euskal bizipen gastronomikoaren ikurra da Txotx. Singularitatearen erakusle denez, bikain biltzen du sagardotegi esperientziaren esentzia bakana. Txotx egitea zer den bertatik bertara soilik uler daitekeen esperientzia gastronomiko osoa baita.
Kanpainaren publiko potentziala dira kultura, gastronomia eta kalitatearen maitale diren nazioarteko bisitariak. Ezaugarri horiek guztiz bat datoz Turismoa sustatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen duen Explore San Sebastián Región egitasmoarekin.
Vannes
Biarritz
Pantín (Valdoviño)
Mundubira 500: Elkano Fundazioaren logoaren, roll up-aren eta atrilaren diseinua.
Aurkezpen ekitaldiaren antolaketa eta prentsa kudeaketa.
La Rioja Capitalen baitako kanpaina da La Rioja Gastronómica. Kanpainaren Donostiako egonaldian honakoa egin genuen:
Prentsa kudeaketa.
Gonbidapenen diseinua.
Ekitaldietako baten antolaketa.
Elkarturen, Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailearen ekainaren 20an Irisgarritasun unibertsala. Berdintasuna urratsez urrats lelopean antolatu zen bigarren topaketa. Prentsa kudeaketa eta ekitaldiaren antolaketa:
Ekitaldi-aretoaren eta euskarri desberdinen diseinua: pintxo-erretiluak, mahaiak, photocall-a, roll-up-a, seinaletika eta banderak.
Design to taste ekitaldiaren antolaketa.
Errezeta liburuaren diseinua eta maketazioa.
Prentsa kudeaketa, Victoria Eugeniako ekitaldi eta prentsaurrekoaren antolaketa.
Udaltop 2017ko ekitaldiaren antolaketa; eta prentsa eta webgunearen kudeaketa.
Euskarri desberdinen diseinua eta bideoen produkzioa.
Loretxu Etxemendi, Xan Aire, Beñat Arrabit eta Kattalin Saint Marie
Kike Amonarriz, Estitxu Alkorta eta Iker Martinez de Lagos
Kike Amonarriz, Edurne Ramon, Arrate Illaro, Miren Dobaran eta Elena Laka